tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Zinemaldiaren Egunkaria > Elkanoren bigarren lehorreratzea Donostian
Elkanoren bigarren lehorreratzea Donostian
Elkano, lehen mundu bira
Larunbata, 2019(e)ko irailaren 21

Malagako (Espainia) zinema-jaialdiko estreinaldian txikota askatu ondoren, eta uztailetik zine aretoetan bidearen zati bat eginda, Elkano, lehen mundu bira animazio film luzea atzo porturatu zen Donostia Zinemaldian. Angel Alonsok buru izan duen lantaldearen abenturazko filmak nazioarteko ibilbidean urrats bat gehiago eman du, honenbestez.

Inoizko abenturarik handienetako baten –Magallanesen agintepean hasi eta Juan Sebastian Elkanok amaitutako lehen mundu-biraren– kontakizuna animaziozko film baten bidez egitea oso eginkizun konplikatua izan da Dibulitoon bezalako estudio txiki batentzat, zuzendariak aitortu duenez. “Proiektua orain dela hamabost urte jaio zen baina alboan utzi behar izan genuen; gerora, mundu-biraren bosgarren mendeurrenaren harira berriro ekin genion eta lortu dugu burutzea”, dio Alonsok.

Mundu-bira bezalaxe, filma zailtasunez betetako hiru urteko abentura izan da egileentzat. Erronka teknikoak, finantziazioa, eztabaida historizistak, edota estreinaldi garaian karteldegian ekoizpen erraldoiekin kointziditzea izan dira Elkano, lehen mundu bira egitasmoaren ekaitzak, goseteak eta aurkako tribuak. Zuzendariak azaldu duenez: “Lantalde oso baten ahalegin itzelaren emaitza da filma eta oso pozik nago lortu dugunarekin”.

Elkanoren abentura kontatzeko osagaietako bat musika izan da eta lantalde horren parte izan dira, besteak beste, soinu-bandaren egile Joseba Beristain konpositorea, musika interpretatu duten Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia, Enrike Solinis antzinako musikan adituaren Euskal Barrokensemble taldea, eta filmeko abestiaren sortzaileak, La Oreja de Van Gogh taldea.

Irene Elorza

 
Angel Alonso zuzendaria
Angel Alonso zuzendaria

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea