tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Zinemaldiaren Egunkaria > Erresistentziaren maisutasunari saria
Erresistentziaren maisutasunari saria
Igandea, 2019(e)ko irailaren 22

Costa Gavras zuzendariak Donostia Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosen eskutik jaso zuen aurtengo lehen Donostia Saria, atzo, Victoria Eugenia antzokian. Rebordinosek gogoratu zuen zinemagintza politikoa egitea egozten diotela Gavrasi, eta Greziako egilearentzat zinema oro da politikoa. “Hori dela eta, harrotasuna, plazerra eta ohore bat da sari politiko bat ematea Costa-Gavrasi”, esan zuen Rebordinosek.

Gavrasek hitzaldi labur batekin eskertu zuen aitortza eta gogora ekarri zuen bere ibilbide profesionala Espainian hasi zuela. “Frantziako zuzendari baten bigarren laguntzaile bezala hasi nintzen, Torreviejan, eta urte asko igaro dira handik Donostiaraino, baina plazer bat da itzultzea”. Besteak beste, René Clair, Jacques Demy, Marcel Ophüls eta Jean Becker zuzendarien laguntzailea izan zen, harik eta 1965ean bere lehen film luzea zuzendu zuen arte: Compartiment tueurs. Ordutik, izenburu ahaztezinen egilea izan da, hala nola, Z, Missing, Music Box, Amen eta Le capital. Atzo, Adults in the room bere azken lana aurkeztu zuen Zinemaldian.


 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea