tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Zinemaldiaren Egunkaria > Azken agurra etxeko zinemagile engaiatuari
Azken agurra etxeko zinemagile engaiatuari
Paseko txoriak
Igandea, 2019(e)ko irailaren 22

Juanmi Gutiérrez ohiko presentzia izan da Zinemaldian azken urteetan. Errenteriarra hamaika aldiz izan da bere ekoizpenak Donostian aurkezten, azkenekoz iaz, Baúles filmarekin. Gainera, 1979an Zinemaldiko hautaketa batzordeko kidea izan zen, eta betidanik, zinema-jaialdiaren ikusle gogotsua izan da. Zinemagile errenteriarra otsailean hil zen, eta hil baino hamar egun lehenago bukatu zuen Paseko txoriak film dokumentala. 

Zinemira sailean ikusgai dagoen filma Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zen, joan den apirilean; izan ere, zinemagileak gizarte gaiak lantzeko interes berezia izan zuen bere ibilbide osoan zehar. Dokumentala lehiaketatik kanpo proiektatzen ari da egun hauetan. Atzo, leporaino betetako Principe aretoan egin zen aurkezpena omenaldi hunkigarria bilakatu zen, Pello Gutierrez semea eta Kany Peñalba emaztearen eskutik. “Juanmiren benetako azken filma da hau, bere agurrekoa”, esan zuen Peñalbak.

Paseko txoriak egitasmoa iazko udan hasi zitzaion ernatzen Gutiérrezi, Afrikatik zetozen etorkin taldeak Irungo tren-geltokira iristen hasi zirenean. Santiago zubia zeharkatu nahi duten errefuxiatuengana hurbildu zen Gutiérrez eta haiek bihurtu zituen protagonista. “Hiru hilabetetan osatu zuen lana, inoiz baino azkarrago, bai baitzekien urjentziazko egoera bat zela”, azaldu zuen egilearen semeak.

Eskualdeko mugimendu okupak eta Irungo Harrera Sarea bezalako elkarteak izan ziren egoera honen aurrean lehenengoak erreakzionatzen eta elkartasun sare bat osatzen. Errefuxiatuei laguntzeko antolatuta dauden Irungo (Gipuzkoa) eta Hendaiako (Lapurdi) herritarren sareak ere gertutik ezagutzeko aukera ematen du lanak. Batzuei zein besteei aurpegia jarri, ahotsa eman eta euren bizi-kontakizunetan sakondu zuen zuzendariak dokumentala osatzen zuen neurrian. 

I.E.

 
Kany Peñalba eta Pello Gutiérrez, atzoko emanaldian.
Kany Peñalba eta Pello Gutiérrez, atzoko emanaldian.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea