tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Zinemaldiaren Egunkaria > Emanaldi isilak Okendon
Emanaldi isilak Okendon
Astelehena, 2019(e)ko irailaren 23

Asteburuan zehar eta lehendabizikoz ospatu dira emanaldi isilak Zinemaldiaren baitan Okendo plazan. Larunbatean etxeko txikien txanda izan zen, eta horiek eta beraien gurasoak eguraldi ezin hobea izan zuten, euririk ez, eta sekulako gaugiroa. Igandean ordea, proiekzioa arrakastatsu hasi bazen ere, euria izan zuten, baina ez asko, eta izan zen bertan geratu zen jende ausarta, filmean murgilduta erabat.

Bitxia izan da oso, jendea kasko argitsu horiek jantzita filmaren baitan sartuta ikustea, inguruan zegoen burrunba nabarmena kontuan izanik, larunbatean batez ere.

2015etik Donostia Zinemaldiko garagardo ofiziala da Keler, eta aurten doako emanaldi isil horiek eskaini ditu, ikusleek Donostiako garagardoaz lagunduta filmez gozatu ahal izan dezaten.

Programa, Zinemira sailean programatutako bi lanek osatu dute: Elkano, lehen mundu bira filmak haurrak aho bete hortz utzi zituen. Magallanesen agintepean hasi eta Juan Sebastian Elkanok amaitutako bidaia kontatu zieten marrazki bizidun bitartez.

Atzoko filma, Soinujolearen semea, Fernando Bernues donostiarrak zuzendutako Bernardo Atxaga idazlearen eleberrian oinarritutako lana da. Adiskidetasunari, traizioari eta indarkeriari buruzko istorioan eta protagonisten hiru garai ezberdinetan oinarritzen dena, Euskal Herrian bizi izandako historia aztertuz.


Nora Askargorta

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea