tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Zinemaldiaren Egunkaria > Euskal zinemaren zuzendarien ibilbidean ezinbestekoa izan da Txepe Lara
Euskal zinemaren zuzendarien ibilbidean ezinbestekoa izan da Txepe Lara
EUSKAL ZINEMAREN GALA
Asteazkena, 2019(e)ko irailaren 25

Aurpegi ezagun asko Victoria Eugenia antzokian ospatutako Euskal Zinemaren Galan. Bertan Txepe Larari Zinemira saria emateaz gain Agur Etxebeste, Telmo Esnal eta Asier Altunaren filma estreinatu zen.

Bi zuzendari hauen eskutatik jaso zuen Larak saria eta Telmo Esnalek anekdota bat kontatu zuen. Lehen lanean hasi zenean, laguntzen zebilela, furgoneta gidaria ote zen galdetu zion Txeperi; eta honek ekoizle exekutiboa zela erantzun zionean, “hara! Zein gaizki dabilen euskal zinema” pentsatu zuela aitortu zuen Telmok humorez.

Gure zinemaren historian funtsezkoak diren profesionalen ibilbidean ezinbestekoa izan den Jose Maria ‘Txepe’ Lara ekoizlearen lana oparoa izan da: Hamaseigarrenean aidanez, Zergatik panpox?, Adiós, pequeña, Ander eta Yul, Justino, un asesino eta beste asko eta asko.

Horrez gain, zinemagile hasiberriei emandako babes eta laguntzagatik nabarmendu da Lara; berarekin lan egin dute, besteak beste, Daniel Kalparsorok, Mercedes Alvarezek, Asier Altunak eta Telmo Esnalek.

Atzokoan euskal zinema bere hastapenetan ezagutu zuen ekoizle nafarrak, bere ibilbidean parte hartu duten zuzendari, teknikari eta beste askori eskerrak eman ondoren, garai ezberdinak eta gogorrak gogoratu zituen bere hitzekin.

Gaur egun ere, egoera ez duela ondo ikusten eta etxegabetzeei buruzko laburmetrai bat bultzatu nahian, crowfunding bat jarri du martxan. Samuel del Amorrek zuzenduko duen film labur hau etxegabetzeei buruz izango da, baina batez ere kalean, etxerik gabe, geratzen diren haurren egoera salatuz.

Zinemira sariaz gain, Agur Etxebeste pelikula ikusi ahal izan zen. Aupa Etxebeste! arrakastatsuaren jarraipena. Bertan Patrizio eta Maria Luisa senar-emazteen abentura berriak ikusi ahal izan zituzten.

Nola ez, bi zuzendariekin, Ramon Agirre, Elena Irureta eta Iban Garate aktoreak igo dira oholtzara. “Hori izan da hain justu guretzat oparia, berriz ere Aupa Etxebeste! filman izan genuen taldea biltzea, ez bakarrik aktoreak, baita teknikari eta beste guztiak ere”, aipatu zuen Telmo Esnalek filmari paso eman aurretik.

Nora Askargorta 

 
Txepe Lara Zinemira saria eskutan, Altuna eta Esnalekin.
Txepe Lara Zinemira saria eskutan, Altuna eta Esnalekin.
Agur Etxebeste filmeko zuzendari eta aktoreak.
Agur Etxebeste filmeko zuzendari eta aktoreak.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea