tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Zinemaldiko kontuak > Jayro Bustamante zuzendariaren ‘Temblores’ filmak jasoko du Sebastiane Latino saria 67. Donostia Zinemaldian
Jayro Bustamante zuzendariaren ‘Temblores’ filmak jasoko du Sebastiane Latino saria 67. Donostia Zinemaldian
Asteazkena, 2019(e)ko abuztuaren 7

Jayro Bustamante guatemalar zinemagilearen Temblores (2019) filmak jasoko du zazpigarren Sebastiane Latino saria. Euskal Herriko gai, lesbiana, transexual eta bisexualen GEHITU elkarteko kideek osatutako epaimahai batek banatzen du sari hori. Elkarteak 2019ko LGTBI film onena nabarmentzeko antolatu du sari banaketa, eta 67. Donostia Zinemaldian emango du golardoa, irailaren 20 eta 28aren artean.

Temblores, Guatemala, Frantzia eta Luxenburgo arteko koprodukzio bat, Zinemaldiko Horizontes Latinos saileko aukeran sartu da. Pabloren bizitza du hizpide: 40 urteko gizon ezkondu bat da, eta bi seme-alaba ditu. Kristau elizkoi eta eredugarria da, baina bere bizimodu tradizional perfektuan arrailak agertuko dira gizon batekin maitemindu eta bere sentimendu eta sinesmenak elkarrekin lehian hasten direnean. Bere bizitza intolerantziazko eta errepresiozko infernu bat bihurtuko da; izan ere, Pablo sendatzeko ahalegin guztiak egingo dituztela erabakiko dute familiak eta elizak, eta terapia bidez gogoa erreprimitzera behartuko dute.

Homosexualak sendatzeko terapia delakoen «gaitza» salatzen duelako erabaki du GEHITUk saria film honi ematea, egiaz «bortxaketa psikologikoa» baita zientziatzat saltzen den «aberrazio» hori. «Esfera pribatuko fenomeno bat denez eta erlijio-askatasunaren babespean dagoenez, aurrera ateratzen direnek ez dute salaketarik jartzen senideen aurka eta estatuek ere ez dute behar bezala esku hartzen», deitoratu du elkarteak. Alderdi zinematografiko soilari dagokionez, Bustamanteren eta antzeztaldearen lana nabarmendu dute, ironiaz eta «dramaren eta komediaren artean» jorratu dutelako gai zail hori. Argazki- eta jantziteria-arduradunen lana ere aipatu du GEHITUk, filmarekin lortu nahi zen «zehazgabetasuna» azpimarratzen lagundu baitute.

Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen sailean parte hartu eta gero, Bustamantek Alfred Bauer saria irabazi zuen Berlingo zinema-jaialdian bere lehenengo lanarekin –Ixcanul (2015)–, eta ondoren Horizontes Latinos sailean lehiatu zen. Temblores, zuzendariaren bigarren filma, Berlinaleko Panorama sailean estreinatu zen, eta aurten emanaldia izango du Horizontes Latinos sailean ere. Gainera, 2018an, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko EFADs-CACI saria eskuratu zuen zuzendariak La Llorona proiektuarekin. Hain zuzen, lan horrek emango dio amaiera aurten Horizontes Latinos sailari, lehiaketaz kanpo.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea