tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Zinemaldiko kontuak > Donostia Zinemaldiko hamabi film, XX. Sebastiane Saria lortzeko hautagai
Donostia Zinemaldiko hamabi film, XX. Sebastiane Saria lortzeko hautagai
Gehitu elkarteak Kubatik ekarriko du ‘Todo sobre Pedro… Almodóvar cumple 70 años’ erakusketa
Asteartea, 2019(e)ko irailaren 10

GEHITUk, Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkarteak, LGTBI kolektiboaren errealitateak, askatasunak eta aurrerabide sozialak hobekien islatzen dituen Zinemaldiko ekoizpenari emango dio 2019ko Sebastiane Saria. Hogeigarren urte honetan, irailaren 27an banatuko da saria eta 67. Zinemaldiko Sail Ofizialeko eta New Directors, Horizontes Latinos, Perlak, Zinemira eta Made in Spain sailetako hamabi filmen artetik aukeratuko da irabazlea.

Era berean, irailaren 20an Horizontes Latinosen proiektatuko da Jayro Bustamanteren Temblores, 2019an LGTBI tematikako film latinoamerikar onenaren Sebastiane Latino saria irabazi duen film luzea. Guatemala, Frantzia eta Luxenburgo arteko koprodukzio horren lantaldeak emanaldiaren aurretik jasoko du saria.

Bestalde, Sebastiane sariek Pedro Almodóvarren urtebetetzearekin lotu nahi izan dute sarien 20. urteurrena; izan ere, irailaren 25ean 70 urte beteko ditu zinemagileak. Hori horrela, GEHITU elkarteak Kubatik ekarriko du ‘Todo sobre Pedro… Almodóvar cumple 70 años’ erakusketa. Ekimenaren abiaburua AECID-Espainiako Enbaxadaren Kultura Kontseilaritzarekin, El Deseo ekoiztetxearekin eta Kubako zinematekarekin lankidetzan egindako lehiaketa bat izan zen, CartelON proiektuaren barruan. Hartan 40 diseinatzaileren proposamenak jaso ziren eta hauxe izan da emaitza: 20 lan finalistak eta Almodóvarren filmografiako jatorrizko kartelak barnean hartzen dituen erakusketa bat. GEHITUren eta Donostia Kulturaren arteko lankidetzari esker ikusiko dugu estreinakoz Europan, azken horrek Udal Liburutegiaren jardueren aretoa lagako baitu, San Jeronimo kalean. Irailaren 21etik 29ra egongo da ikusgai eta bertan parte hartuko du jatorrizko ideiaren sortzaileak ere, Yumey Beso Payok.

Urtero bezala, Donostian egingo da Iberoamerikako LGTBI zinema-jaialdien topaketa, irailaren 23tik 25era bitarte, zubiak eraikitzeko eta gogoetarako esparrua emateko asmoz. Zortzi herrialdetako 16 zinema-jaialdik hartuko dute parte. GEHITU izango da anfitrioia, Donostia Zinemaldiarekin eta Acción Cultural Española (AC/E) elkartearekin lankidetzan, eta Espainiako Kultura Nazioartekotzeko Programaren bitartez (PICE). Topaketaren bosgarren edizioan, AECIDek (Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentzia) eta Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak parte hartuko dute, eta Kutxa Fundazioak jarriko ditu guneak.

Azkenik, bi alderdi azpimarratu nahi izan dituzte Sebastiane sarien arduradunek: batetik, LGTBI tematikako ekoizpen kopuru nabarmena aurkeztu dela 67. Donostia Zinemaldian eta, bestetik, lehiaketak babes handia ematen diola LGTBI zinema-jaialdien topaketari. “Donostiako lehiaketaren eta Sebastiane sarien arteko elkarlanak beste ekarpen bat egiten du, kulturgintzaren alorretik, gure gizarteak berdinzaleagoak eta askeagoak bihurtzen dituen horretan atzera ez egiteko”, azaldu du GEHITUk.

HAUTAGAIAK

SAIL OFIZIALA
- La trinchera infinita / The Endless Trench. Aitor Arrregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga (Espainia).

- Vendrá la muerte y tendrá tus ojos / Death Will Come and Shall Have Your Eyes. José Luis Torres Leiva (Txile - Argentina - Alemania).

- Patrick. Gonçalo Waddington (Portugal - Alemania).

NEW DIRECTORS
- Le milieu de l’horizon / Beyond The Horizon. Delphine Lehericey (Suitza - Belgika).

NEW DIRECTORS
- De nuevo otra vez / Again Once Again. Romina Paula (Argentina).
- El Príncipe / The Prince. Sebastián Muñoz (Txile - Argentina - Belgika).
- Monos. Alejandro Landes (Kolonbia - Argentina - Herbehereak - Alemania - Suedia -Uruguai).
- Temblores / Tremors. Jayro Bustamante (Guatemala - Frantzia - Luxenburgo).

PERLAK
- Portrait de la jeune fille en feu / Portrait of a Lady on Fire. Céline Schiamma (Frantzia).

ZINEMIRA
- Glittering Misfits. Iban del Campo (Espainia).

 

MADE IN SPAIN
- Dolor y gloria / Pain and Glory. Pedro Almodóvar (Espainia).
-
Me llamo Violeta. David Fernández de Castro y Marc Parramon (Espainia).

LEHIAKETAZ KANPOKO SEBASTIANE SARIA
- Blue Boy (Zabaltegi-Tabakalera saileko film laburra). Manuel Abramovich (Espainia).
- Vida perfecta (Belodromo saileko telesaila). Leticia Dolera, Elena Martín, Ginesta Guindal (Espainia).

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea