"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
68. edizioko Donostia Zinemaldian parte hartu nahi duten filmek lehen hautaketarako onlineko izen-emate epea jadanik irekita dute. Zinemaldiko programazioa osatzen duten sail guztietarako eman ahal izango da izena, Zinema Eraikitzen, Glocal in Progress eta Nest ezik. Zinema Eraikitzen-ek, Glocal in Progress-ek eta Nest-ek berezko deialdia izango dute apirilean eta ekainean, hurrenez hurren, beraz orain EZ dute izenik eman behar.
Iaz bezala, izena emateko formularioan, filmean parte hartzen duten zenbait kargudunen generoa adierazteko eskatuko da, 2018ko irailean «Zinemako parekidetasunaren eta emakumeen inklusioaren aldeko gutuna» sinatzean hartu zen konpromisoetako bati jarraikiz, hain zuzen ere: generoaren arabera bereizitako estatistikak biltzea film hautagaiei, hautatuei eta programatutakoei buruzkoak, emakumeak parte izandako proiektuen presentziaren gaineko datu fidagarriak eta egiazkoak izateko.
Lehen hautaketarako filma luzeen onarpena 2020ko ekainaren 15ean amaituko da.
Parte hartzeko arauen inguruko informazio guztia, sail ezberdinetako arautegiak eta izen-emateko online formularioa Donostia Zinemaldiko webgunean eskuragarri daude: www.sansebastianfestival.com atarian.