Zinema Eraikitzen Latinoamerikako film luzeen ekoizpena babesten duen plataforma profesionala da, eta filmok amaitzen eta nazioartean banatzen laguntzen du. Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse zinema-jaialdiak antolatzen dute Zinema Eraikitzen saila eta, hitzordu horren bitartez, Latinoamerikako eta Europako zinemagintzako profesionalei elkargune bat eskaini, eta haien elkarrizketa eta elkarreragina sustatzen dute, zinemagile independenteen aniztasuna eta talentua bultzatuz.
Zinema Eraikitzen 37. edizioa martxoaren 26an eta 27an izango da, Cinélatino, Rencontres de Toulouse ekimenaren esparruan.
Zinema Eraikitzen sailaren 37. edizioan 18 herrialdetako 205 filmek eman dute izena. Toulouseko eta Donostiako zinema-jaialdien hautapen-batzordeak sei film hautatu ditu:
16 urteko Félixek gonbidapen bat jasoko du WhatsApp bidez: Balea urdinaren jokoan jolastu nahi duzu? 50 erronken horretan, azkenean zure buruaz beste egin behar duzun horretan? Félixek baitez esango du, eta 44 bete ondoren, jokoaren administratzaileak (erronkak botatzen dituen anonimo horrek) aginduko dio beste jokalari batekin, beste balea urdin batekin, elkartzea. Félix hitzordura joango da eta Elisa ezagutuko du. Erronkak elkarrekin egiten hasiko dira. Opera prima.
Luisak Yuliana ezagutuko du; Yuliana abortatzen saiatzen ari da. Beldurtuta, medikuarengana eramango du. 22 asteko dago, eta ez da bideragarria haurdunaldia etetea. Hunkituta, Luisa neskaz arduratuko da, eta, haren dileman, bere dilema bat ere aurkituko du.
Elena Tom-en ama da. Harreman tirabiratsua dute, atsekabez eta liskarrez betea. Elena ama ezkongabea da, eta gizarte-zerbitzuen mende bizi da. Tomek, berriz, portaera-zailtasun handiak ditu. Aita ez izatea elkarrekiko ezinikusi mingarrien arrazoietako bat da.
Inauteriak dira Argentinaren eta Bolibiaren arteko mugan, eta dantzari gazte bat prestatzen ari da bere bizitzako dantza-txapelketa garrantzitsuenerako. Ustekabean, aita etorriko zaio bisitan –lapur kontrolaezina hura–, eta bere ametsa arriskuan jarriko du.
Jimena, 22 urteko gazte bat, lanik gabe geldituko da, eta Río Grandera (Suaren Lurraldea) joango da ia ezagutzen ez duen anaiordearen bila. Topaketa ez da izango espero zuena. Mariano Txiletik ekartzen dituen produktuen legez kanpoko inportazio-negozio batean sartuta dago. Hala ere, SunTech Fueguina lantegian sartzen lagunduko dio. Berak han egiten du lan, eta telefono mugikorrak eta telebistak egiten ari dira, 2018ko Errusiako Munduko Txapelketa aprobetxatuta. Opera prima.
Cristovamek –Brasilgo barnealdean jaioa bera– esne-lantegi batean egiten du lan, Austriarena izandako kolonia batean. Bakarrik sentitzen da, eta baztertuta, kultura- eta etnia-ezberdintasunak direla-eta. Egun batean, etxe abandonatu bat aurkituko du; bere jatorria gogorarazten dioten objektuz betea dago. Etxean bizitzen geldituko da, eta objektu gehiago agertuko dira, inongo azalpenik gabe, etxea bizirik egongo balitz bezala. Opera prima.
SARIAK
Zinema Eraikitzen sailaren 37. edizioan sari hauek banatuko dira:
ZINEMA ERAIKITZEN TOULOUSE SARIA
Frantzian film baten postprodukzio-lanak egitean datza, honako enpresa eta erakunde hauetako ordezkariek emana: Activités Sociales de l’energie (CCAS), Eaux Vives Productions, Firefly, Mactari eta Titrafilm.
CINE + ERAIKITZEN SARIA
CINE+ kateak emana, filmaren banatzaile frantsesarentzat.
EUROPAKO BANATZAILEEN ETA ERAKUSLEEN SARIA
Europa Distribution banaketa-sareak eta CICAE erakusle-sareak (Confédération Internationale des Cinemas d'Art et d'Essai) filma sustatuko dute.
LAGUNTZAILEAK
Zinema Eraikitzen sailaren 37. Edizioak honako enpresa hauek eta erakunde hauen babesa du: Activités Sociales de l’energie (CCAS); Bureau des Tournages Toulouse; Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC); Cinéfondation; CINÉ +; Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE); Conseil Général de la Haute Garonne; Eaux Vives Productions; Europa Distribution; Firefly; Gaumont Wilson; Le-Lokal Production; Mactari, Mairie de Toulouse; Producers Network (Marché du Film-Festival de Cannes); Région Occitanie / Pyrénées-Mediterranée; Signis; y Titrafilm y la colaboración de Europa Creativa MEDIA; Programa Ibermedia; Ad Hoc Estudios; Deluxe Spain; Dolby Iberia; Laserfilm Cine y Video; Nephilim producciones; No Problem Sonido; eta Wanda Visión.
Industria Saila ondorengoen babesarekin: