ZINEMA ERAIKITZEN TOULOUSE SARIA
Zinema Eraikitzen Toulouse Saria enpresa laguntzaileek film irabazleari eskainiko dizkioten postprodukzio-zerbitzuetan eta promozio ekimenetan datza.
16 urteko Félixek gonbidapen bat jasoko du WhatsApp bidez: Balea urdinaren jokoan jolastu nahi duzu? 50 erronken horretan, azkenean zure buruaz beste egin behar duzun horretan? Félixek baitez esango du, eta 44 bete ondoren, jokoaren administratzaileak (erronkak botatzen dituen anonimo horrek) aginduko dio beste jokalari batekin, beste balea urdin batekin, elkartzea. Félix hitzordura joango da eta Elisa ezagutuko du. Erronkak elkarrekin egiten hasiko dira. Opera prima.
Inauteriak dira Argentinaren eta Bolibiaren arteko mugan, eta dantzari gazte bat prestatzen ari da bere bizitzako dantza-txapelketa garrantzitsuenerako. Ustekabean, aita etorriko zaio bisitan –lapur kontrolaezina hura–, eta bere ametsa arriskuan jarriko du.
CINÉ+ ERAIKITZEN SARI BEREZIA
CINÉ + kanalak bermea ematen dio sariaren film irabazleari 15.000€-tan erosi egingo duela eta telebistan emango duela. Sari hori filma Frantzian banatzen duen etxeari emango zaio, betiere Zinema Eraikitzen ekimenaren esparruan eman ondorengo bi urteko epean Frantziako lurraldeko zinema-aretoetan komertzialki erakusten bada.
16 urteko Félixek gonbidapen bat jasoko du WhatsApp bidez: Balea urdinaren jokoan jolastu nahi duzu? 50 erronken horretan, azkenean zure buruaz beste egin behar duzun horretan? Félixek baitez esango du, eta 44 bete ondoren, jokoaren administratzaileak (erronkak botatzen dituen anonimo horrek) aginduko dio beste jokalari batekin, beste balea urdin batekin, elkartzea. Félix hitzordura joango da eta Elisa ezagutuko du. Erronkak elkarrekin egiten hasiko dira. Opera prima.
EUROPAKO BANATZAILEEN ETA EMANALDIAK EGITEN DITUZTENEN SARIA (EX AEQUO)
Filmaren promozioa Europa Distribution sarearen bitartez eta Conféderation Internationale des Cinémas d'Art et d'Essai-en (CICAE) bitartez egitean datza.
Elena Tom-en ama da. Harreman tirabiratsua dute, atsekabez eta liskarrez betea. Elena ama ezkongabea da, eta gizarte-zerbitzuen mende bizi da. Tomek, berriz, portaera-zailtasun handiak ditu. Aita ez izatea elkarrekiko ezinikusi mingarrien arrazoietako bat da.
Cristovamek –Brasilgo barnealdean jaioa bera– esne-lantegi batean egiten du lan, Austriarena izandako kolonia batean. Bakarrik sentitzen da, eta baztertuta, kultura- eta etnia-ezberdintasunak direla-eta. Egun batean, etxe abandonatu bat aurkituko du; bere jatorria gogorarazten dioten objektuz betea dago. Etxean bizitzen geldituko da, eta objektu gehiago agertuko dira, inongo azalpenik gabe, etxea bizirik egongo balitz bezala. Opera prima.
Sarien xehetasunak ikusi nahi izanez gero: http://www.cinelatino.fr/actu/palmares-cinema-en-construction-37-toulouse
Zinema Eraikitzen sailaren 37. edizioak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Activités Sociales de l’energie (CCAS); Bureau des Tournages Toulouse; Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC); Cinéfondation; CINÉ +; Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE); Conseil Général de la Haute Garonne; Eaux Vives Productions; Europa Distribution; Firefly; Gaumont Wilson; Le-Lokal Production; Mactari, Mairie de Toulouse; Producers Network (Marché du Film-Festival de Cannes); Région Occitanie / Pyrénées-Mediterranée; Signis; y Titrafilm y la colaboración de Europa Creativa MEDIA; Programa Ibermedia; Ad Hoc Estudios; Deluxe Spain; Dolby Iberia; Laserfilm Cine y Video; Nephilim producciones; eta No Problem Sonido.
Ondorengoen babesarekin: