"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVI. edizioa 2020ko irailaren 22, 23 eta 24an egingo da, Donostiako 68. Zinemaldiaren esparruan. Ekimena IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Zinemaldiak antolatzen dute.
Inskribatutako proiektu guztietatik hamalau hautatuko dira finantzatzaile potentzialei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei aurkezteko, eta haiekin banan-banako bilerak edukitzeko.
Gainera, IBAIA saria lortzeko aukera izango dute (3.000 euro ekoizlearentzat). Commissioning Editors panelak egingo ditu epai-lanak, eta panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.
Uztailaren 10era arte parte hartu nahi duten dokumental-ekoizleek beren proiektuak inskribatzeko aukera izango dute, foroaren webgunearen bitartez. Uztailaren amaieran emango da hautatuen berri.
www.lauhaizetara.eu foroaren orrian aurki dezakezu deialdiari eta inskripzio-prozesuari buruzko informazio guztia.
Industria Saila ondorengoen babesarekin