"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailean izena emateko epea ireki du gaur. Zinema Eraikitzen sail aitzindaria ordezkatuko du 68. edizioan, baina helburu bera izango du: Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzea, postprodukzio-fasean dauden filmak amaitzeko.
Aurkeztutako film guztietatik sei aukeratuko ditu Donostia Zinemaldiko Hautaketa Batzordeak. Gutxienez 60 minutuko iraupena izan beharko dute, eta, nagusiki, Latinoamerikako herrialdeetako ekoiztetxeek ekoitzi behar dituzte. Izena emateko epea uztailaren 1ean amaituko da.
Cinélatino, Rencontres de Toulouse jaialdiarekin 18 urtez elkarlanean aritu ondoren, Donostiako Zinemaldiak bere kabuz antolatuko du industriako jarduera hau. Irailaren 21ean, 22an eta 23an izango da, eta WIP Europa berria eta IX. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere egun horietan egingo da.
WIP Latam Industria Saria. Ad Hoc, Deluxe, Dolby, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Sherlock Films (A Contracorriente Films taldekoa) enpresek postprodukziorako laguntzak emango dituzte, ingelesez azpititulatutako DCPa eta Espainian banatzea barne.
WIP Latam onenaren EGEDA Platino Industria Saria. Guztira 30.000 euro gordin emango dizkiote film irabazlearen ekoizle nagusiari, EGEDA Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundearen babesarekin.
Erregelamendua irakurtzeko eta film bat inskribatzeko, klikatu hemen.
HARREMANETARAKO:
Donostia Zinemaldia
Filmen Departamentua
Tel.: +34 943 481212
wips@sansebastianfestival.com
www.sansebastianfestival.com
WIP Latam egitasmoa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta Creative Europe MEDIAren laguntzari esker eta Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, EGEDA Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Sherlock Films enpresen lankidetzari esker egin ahal izan da.
Industria Saila ondorengoen babesarekin: