"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kontuan hartuta COVID-19aren ondoriozko krisi sanitarioak eragindako salbuespen-egoera, Donostia Zinemaldiak bi astez luzatu du 68. edizioko filmen izen-ematea online egiteko epea, filmen aurre-hautaketari begira. Beraz, programazioko sailetako batean parte hartu nahi duten filmek ekainaren 30era arteko epea izango dute izena emateko.
Culinary Zinema sailaren deialdiaren mugaeguna (ekainak 15), eta WIP Latam, WIP Europa eta Nest egitasmoena (hirurena, uztailak 1), bere horretan geratuko dira.
Iaz bezala, izena emateko prozesuan, filmean karguren bat izan duten pertsonen generoa identifikatzeko eskatuko da. Hala, Zinemaldiak 2018an Parekidetasunaren eta Emakumeen Inklusioaren aldeko gutuna sinatu ondotik hartutako konpromisoetako bat beteko du, alegia, estatistikak generoaren arabera bereizi ahal izatea, bai hautaketara aurkeztutako filmena, bai hautatu eta programatuena. Era horretan, datu fidagarri eta egiazkoak lortuko ditugu emakumeen partaidetza duten proiektuen inguruan.
Film luzeak aurre-hautaketara aurkezteko epea, beraz, 2020ko ekainaren 30ean amaituko da.
Informazioa, parte hartzeko arau orokorrak, sail bakoitzaren araudia eta online inprimakia Zinemaldiaren webgunean daude eskura:
Erregelamendua irakurtzeko eta film bat inskribatzeko, klikatu hemen.