tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Berriak > Willem Dafoe agertuko da Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko kartelean
Willem Dafoe agertuko da Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko kartelean
Donostiako Patio estudioak egin du lana, Martin Schoeller argazkilariaren irudi batean oinarrituta
Ostirala, 2020(e)ko uztailak 17

Willem Dafoe (Appleton, Wisconsin, 1955) aktore estatubatuarra izango da 68. Donostia Zinemaldiko –irailaren 18tik 26ra– karteleko irudia. Donostia Zinemaldiak karteletarako diseinu berri bat abiarazi zuen 2018an, non konposizioan argazkiak eta marrazkiak uztartzen diren, eta zinematografia garaikideko figura bat txertatzen den. Isabelle Huppert aktorea izan zen diseinu berriko lehen irudia, 66. edizioan, eta Penélope Cruz agertu zen iazkoan. Donostiako Patio estudioak egin du kartela, Martin Schoeller argazkilariaren irudi batean oinarrituta.

Dafoe lau aldiz izendatu dute Oscar saria irabazteko, eta hirutan Urrezko Globoa irabazteko. Donostia saria jaso zuen 2005ean, bere ibilbidearen aitortza gisa. Besteak beste, honako zinemagile hauekin lan egin du: Michael Cimino, Martin Scorsese, Oliver Stone, John Waters, Paul Schrader, David Lynch, Alan Parker, Abel Ferrara, Lars Von Trier, Wes Anderson, Sam Raimi, Sean Baker eta Robert Eggers.

Dafoe 1988an etorri zen lehendabiziko aldiz Donostiara The Last Temptation of Christ (Kristoren azken tentazioa, Martin Scorsese) aurkezteko. Berriz etorri zen 1997an, Victory (Mark Peploe) filmarekin (Sail Ofizialean lehiatu zen), bai eta 2005ean ere, Zinemaldiko ohorezko saririk garrantzitsuena jasotzera. Donostia Saria emateko ekitaldian Before it Had a Name (Giada Colagrande) filma proiektatu zen. Azken bisita 2014an izan zen, Abel Ferrara zuzendariaren Pasolini filmarekin (Perlak).

"Ohorea da Zinemaldiarentzat munduko aktorerik onenetako batek, zeinarekin urte askoan begikotasunezko harremana izan dugun, Donostia Zinemaldiaren 68. edizioaren irudia izatea onartu izana", adierazi du José Luis Rebordinosek, Donostia Zinemaldiko zuzendariak.

"Zinemaren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren elkargunea"

Aurtengo edizioko kartelak Huele de cine sailekoak dira. Donostiako Patio estudioak egin du. Ernst Lubitschi eskainitako atzera begirako saileko kartela ere diseinatu zuen 2006an, 54. edizioan. Patioko zuzendari sortzaileak abiapuntutzat hartu duen kontzeptuak kartelak biltzen ditu eta nortasun partekatua ematen die, "Zinemaldia zinemaren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren elkargune izaten laguntzea helburu". Motibo organikoak eta begetalak eta kolorea dira nagusi Zapirainek Zinemaldia irudikatzeko erabili dituen irudietan, "lorategi handi bat bezala, non era guztietako loreak, sentipenak eta usainak aurki ditzakezun; oso lorategi bizia, lore handiekin, film handiekin, baina baita handi bilaka daitezkeen film txikiekin ere".

Patiok komunikazio-zerbitzu osoak eskaintzen ditu 2004tik, hau da, publizitate estrategikoa, zuzeneko marketina, diseinua, irudia, nortasun korporatiboa, social media, ekintza ez-konbentzionalak, web-orrien diseinua eta programazioa, lan editoriala edo komunikazioa espazioetara aplikatua.

Zinemaldiak jakinarazi du jada zein filmek emango dion hasiera, lehiaketatik kanpo, 68. edizioari, Rifkin’s Festival Woody Allenek zuzendu eta hirian filmatutako filmak, alegia, baita Donostia saria Viggo Mortensen aktore eta zuzendari estatubatuarrari emango zaiola ere. Ekitaldi horretan Falling filma proiektutako da, Mortensen lehen lana zinemagile gisa. Halaber, Urrezko Maskorra irabazteko lehian arituko diren sei filmen berri ere eman du Zinemaldiak: In the Dusk (Sharunas Bartas), Asa Ga Kuru / True Mothers (Naomi Kawase), Dasatskisi Beginning (Dea Kulumbegashvili), Été 85 / Summer of 85 (François Ozon), Nakuko wa ineega / Any Crybabies Around? (Takuma Sato) eta Druk / Another Round (Thomas Vinterberg).

 

BABESLEAK ETA LAGUNTZAILEAK

Zinemaldia pertsona eta enpresa askoren lankidetzari eta grinari esker da posible. Besteak beste, hauek:

  • RTVE eta MOVISTAR +, Zinemaldiaren babesle ofizialak.
  • AUDI, kolaboratzaile ofiziala eta ibilgailu ofiziala.
  • KUTXABANK, kolaboratzaile ofiziala eta Kutxabank-New Directors sariaren babeslea.
  • AMENABAR, kolaboratzaile ofiziala eta Haurrentzako Zinema sailaren babeslea.
  • AECID-LANKIDETZARAKO ESPAINIAKO AGENTZIA, Espainiako Lankidetza sariaren babeslea.
  • ASOCIACIÓN INTERPROFESIONAL DEL CERDO IBÉRICO, Zinemaldiaren koktel ofizialen babeslea.
  • BASQUE CULINARY CENTER, Culinary Zinemaren antolatzaile laguntzailea.
  • CHANEL, Zinemaldiaren makillaje ofiziala.
  • DONOSTIAKO UDALA, Publikoaren sariaren babeslea.
  • DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTER (DIPC), eskola-proiekzioen antolatzaile laguntzailea.
  • DOPPLER, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • EGEDA, WIP Latam-i emandako babesagatik.
  • EITB, Zinemaldiaren eta Euskal Zinemaren galako laguntzailea.
  • EL DIARIO VASCO, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • ELIAS QUEREJETA ZINE ESKOLA, Ikusmira Berriak-en antolatzaile laguntzailea eta Zinemaldia 70 proiektuaren laguntzailea.
  • EPE-APV, Zinemira saileko laguntzailea.
  • ESTATUKO LOTERIAK ETA APUSTUAK, Zinemaldia 70 proiektuaren babeslea.
  • EUROPAR BATASUNAREN EUROPA CREATIVA MEDIA PROGRAMA, Industria Departamentuari emandako babesteagatik.
  • EUSKADIKO FILMATEGIA, Zinemaldia 70 proiektuaren laguntzailea.
  • EUSKO JAURLARITZAKO EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA, Industria departamentuari ematen dion babesagatik, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren eta Zinemaldia Startup Challengeren sustatzailea.
  • EUSKO JAURLARITZAREN TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • FILMOTECA ESPAÑOLA, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • GIN MG, Zinemaldiaren laguntzailea
  • ¡HOLA!, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • IBAIA, Zinemira saileko laguntzailea.
  • IBERMEDIA PROGRAMA, WIP Latam-i emandako babesagatik.
  • IRIZAR, Euskal Zinemaren Irizar Sariaren babeslea.
  • KELER, Zinemaldiko garagardo ofiziala.
  • KUTXA FUNDAZIOA, Zinemaldia 70 proiektuaren laguntzailea.
  • MAR DE FRADES, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • NESPRESSO, kafe ofiziala eta Culinary Zinemaren babeslea.
  • LA PERLA, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • ORONA FUNDAZIOA, Zinemaldiaren laguntzailea eta Nest-en babeslea.
  • PERRIER JOUËT, Zinemaldiko xanpain ofiziala.
  • PETRONOR, Zinemaldia & Technology-ren antolatzaile laguntzailea.
  • RAMIRO MATA, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • SADE, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • SAN TELMO MUSEOA, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • SGAE FUNDAZIOA, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • TABAKALERA-KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO GUNEA, Nest, Ikusmira Berriak, Zinemaldia & Technology eta Zabaltegi-Tabakaleraren antolatzaile laguntzailea eta Zinemaldia 70 proiektuaren kolaboratzailea.
  • TCM, Gazteriaren sariaren babeslea.
  • TECNALIA, Zinemaldia & Technology ekimenaren antolatzaile laguntzailea.
  • VICOMTECH, Zinemaldia & Technology ekimenaren laguntzailea.
  • ZINEUSKADI, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroari emandako babesagatik.

Eskerrak, halaber, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia Sozietate Anonimoaren Administrazio kontseiluko kideei: Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.

 
Bereizmen handiko irudiak

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea