"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Amenabar enpresak, Zinemaldiaren Laguntzaile Ofizialak eta Haur Zinema sailaren babesleak, irailaren 26rako (68. edizioa amaitu baino ordu batzuk lehenago) programatutako ustekabeko filma babestuko du aurten, eta emanaldi hori 15:45etan gauzatuko da Victoria Eugenia Antzokian.
2019an Zinemaldiak ustekabeko film bat programatzeko ohitura zaharra berreskuratu zuen. Todd Phillipsen Joker izan zen iaz aukeratutako film luzea, eta edizioan zehar jakinarazi zen. Geroago, Oscarretarako hamaika izendapen lortu zituen; horietako bi irabazi zituen: Gizonezko Aktore Onena (Joaquin Phoenix) eta Jatorrizko Soinu Banda Onena (Hildur Guðnadóttir).
Iaztik, familia osorako haur-zinemako saioak ere babesten ditu Amenabar taldeak. Zinemaldiaren asteburuetan zehar, Príncipe zinema-aretoetan euskarara bikoiztutako filmak ikusteko aukera izango dute txikienek.
Amenabar taldeak, Zinemaldiaren Laguntzaile Ofiziala iaztik, ia 40 urteko ibilbidea du eta Espainiako sustatzaile garrantzitsuenetako bat da. Sustapen- eta eraikuntza-enpresa propioak izateaz gain, baliabide propioetako beste enpresa batzuk ere baditu (harrobia, asfaltoa, ekipo teknikoak eta lagin-fabrika, besteak beste). Sustapenean eta eraikuntzan espezializatua, esperientzia handiko konpainia da, 25.600 etxebizitza baino gehiago eraiki baititu, eta gaur egun 62 sustapen baino gehiago ditu Espainian. Gainera, Amenabarrek hainbat eraikin enblematiko egin ditu, besteak beste, Kursaal, Basque Culinary Center, Biodonostia Osasun Ikerketako Institutua, Tabakalera eta San Telmo Museoa.