"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Epaimahaikideak:
Epaimahaiak erabaki du:
ORONA – NEST SARIA |
10.000 eurokoa. Fikziozko bezain egiazko botere-jokoen sakontasuna iradokitzeko gauza den narrazio adoretsu baina intimoagatik.
Bi neba-arreba gazte asmatutako mundu fantasiatsu batean bizi dira, amaren begietatik ezkutatuta dagoena. Amak azkenean ikusten duenean, lur jotzeko arriskuan egongo da mundu hori. Haurrek bi aukera dituzte: amore ematea edo, aitzitik, gogor egitea.
Ordenari eta egiturari men egiteko giza borondaterik ezaren erretratu satirikoa egiteagatik.
2003ko maiatza, Pekin, Txina: OMEk bultzatuta, Txinako gobernuak iragarriko du ASALen agerraldia benetakoa zela. Hiria itxi egingo dute. Ikasle gehienak etxera bidaliko dituzte. Barnetegi pribatu batean konfinatuta daudela, zortzi urteko hiru neskatok munduari zentzua aurkitzeko modu bat aurkitu beharko dute.