tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Zinemaldiaren Egunkaria > Euskal gidoilariek ‘Ane’ filma saritu eta bultzada eman diote
Zinemaldiaren Egunkaria » Berriak
Euskal gidoilariek ‘Ane’ filma saritu eta bultzada eman diote
Larunbata, 2020(e)ko irailak 26

Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak (EHGEP) Euskal Gidoi Onenaren saria eman dio David Pérez Sañudok eta Marina Parések idatzitako Ane filmaren gidoiari. SGAEren Euskadiko Lurralde Batzordearen eskutik, atzo egin zen sariak banatzeko ekitaldia, Kursaalen.

Zinemaldiaren 68. edizioan aurkeztu eta euskal ekoizpena duten fikziozko luzemetraien artean hautatzen da irabazlea. Seigarren edizio honetan, oroigarri bat eta 1.500 euroko txekea jaso zituen Pérez Sañudok zuzendutako lehen lanak.

Ana Hormaetxea (gidoigilea), Egoitz Moreno (gidoigilea) eta Roberto San Sebastian (zuzendaria) euskal zinemagileek osatu dute aurtengo epaimahaia. Hormaetxeak ekitaldian adierazi zuenez, epaimahaiak Ane filmaren hainbat alderdi baloratu ditu. Batetik, gidoiak aktoreen lan ona erraztu duela, eta, bestetik, arlo sozial, politiko eta intimoan egoki harilkatutako edukia duela. “Ez da erraza hainbeste gai eta hain desberdinak ukituz nabigatzea”, azaldu zuen.

David Pérez Sañudo gidoilari eta zuzendariak Ane filmaren gidoia osatzen lagundu zioten Joanes Urkixori, Mar Colli eta Borja Cobeagari eskerrak eman zizkien. “Oso eskertuta nago lehen filma delako eta aintzat
hartu eta zerbait positiboa aurkitzen den bakoitzean, horrek lanean jarraitzen laguntzen dizulako; izan ere, zinema egiten jarraitzeko eskubidea irabaztea nahi genuen lehen filmarekin”, adierazi zuen sarituak.

IRENE ELORZA


 
David Pérez Sañudo zuzendari eta gidoilaria, atzo, saria jasotzen.
David Pérez Sañudo zuzendari eta gidoilaria, atzo, saria jasotzen.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea