tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Zinemaldiaren Egunkaria > Euskarazko fikzioaren aldeko konpromisoa aldarrikatzeko gala
Zinemaldiaren Egunkaria » Zinemaldia
Euskarazko fikzioaren aldeko konpromisoa aldarrikatzeko gala
EITB GALA
Osteguna, 2020(e)ko irailak 24

Euriak ez zuen zapuztu atzo Victoria Eugenia antzokian ospatu zen EiTB Gala. Agintari politikoez gain, zinema, telebista eta kulturako pertsona ezagun ugari bildu zituen ekitaldiak. Bertan, K2000 ekoiztetxeak EiTBrentzat ekoiztutako Alardea fikziozko telesailaren 1. eta 2. kapituluak ikusi ahal izan ziren.

EiTBko zuzendari Eduardo Barinagak egin zituen galaren aurkezpen lanak. Lehenik eta behin, Donostia Zinemaldiak aurtengo egoeran erakutsi duen zinema eta kulturarekiko konpromisoa azpimarratu zuen. Ildo beretik, berak zuzentzen duen kate publikoak duen gizartearekiko konpromisoa berretsi zuen. Horren harira, udazken honetan euskarazko fikziozko hiru telesail estreinatuko dituztela aurreratu du.

Estreinaldi horien artean egongo da atzoko galan ikusgai egon zen telesaila, Alardea. K2000ko ekoizle exekutiboa den Blanca Baena izan da telesailaren sortzaile eta bultzatzaile nagusia. Atzokoan Baenak eskertu egin zuen EiTBk fikzioaren alde egiten duen apustu irmoa: “Lantalde osoari eta aktoreei bereziki eskerrak eman nahi dizkiet historiarekin izan duten konpromisoagatik eta egindako esfortzuagatik; pandemia batek ez gaitu gu geldituko!”, esan zuen.

David Pérez Sañudo zuzendariak hitza hartu eta zera argitu zuen: “Alarde mistoaren aldeko ikuspegia du telesailak”. Proiektua “errespetu handienarekin eta inor iraintzeko asmorik gabe” egin dutela gaineratu zuen zuzendariak.

Azkenik, Klara Badiola aktoreak lantaldearen izenean hartu zuen hitza esateko historiak hasieratik harrapatu zituela, pandemia dela-eta filmazioa gogorra izan den arren “zoragarria” izan delako elkarrekin lan egitea. “Alardearen ildotik zenbait gai ateratzen dira telesailean: duintasuna, indarra, harremanak, errespetua, eta abar; eta nire pertsonaiak esaten duen bezala: Egin behar dena egin behar da beti”.


IRENE ELORZA


Alardearen auzia fikzio bihurtuta

David Pérez Sañudok zuzendutako Alardea telesailaren atal berezia estreinatu zen atzo, EiTB Galarean baitan.

ETB1en estreinatuko dute telesaila, udazkenean. Haur eskolako irakaslea den Amaiaren (Itziar Ituño) istorioa du oinarri kontakizunak. Amaia, bere herriko jaietako alardean desfilatzeko eskubidearen alde borrokatuko da, auzokide talde batekin.

Mende laurden batez Euskal Herrian errotuta egon den jai horren inguruan sortu den gatazkan inspiratuta dago telesaila. Bertan, gai unibertsalak eta gaurkotasun osoko gaiak planteatzen dira, hala nola belaunaldien arteko talka eta herri txikietan bizi den presio soziala.

Itziar Ituño aktoreaz gain, Carmen Climentek, Klara Badiolak, Iñigo Aranburuk, eta German Alzarazuk osatzen dute aktore nagusien zerrenda.

 
GARI GARAIALDE
GARI GARAIALDE

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea