tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Sailak eta filmak
Camí lliure / Free Way
Culinary Zinema
Ángel Parra, Pedro Peira
Foto: Montse Castillo
"CAMÍ LLIURE" (Culinary Cinema)
Foto: Alex Abril
"CAMÍ LLIURE" (Culinary Cinema)
Foto: Alex Abril
Raúl Balam
Foto: Alex Abril
Carme Ruscalleda
Foto: Alex Abril

Raül Balam sukaldariaren buruan, bihotzean eta sormenean murgiltzen den filma da Camí lliure. Sukaldaritzaren mundu lehiakorrean bikaintasuna lortzeko gogor egin behar da lan, baina Raülek ez du arazorik horrekin, bere ama Carme Ruscalleda betitik izan baita horren eredu. Raülek urteak eman zituen droga-adikzioen mende, eta bizitzaz gozatzea eragotzi zion horrek. Halaber, bere lanbidean gehiago haztea ere eragotzi zion. Nolanahi ere, altxatzea eta gaur egun den bezalakoa izatea lortu zuen, benetako Raül. Familia funts-funtsezkoa da Raülentzat, eta gero eta erronka zailagoak ezartzen dizkio bere buruari gaur egun, non sukaldaritzaren grina eta eguneroko jarduera bitxiak –Instagramen argitaratzen dituenak– uztartzen dituen. Sant Pau –Raülen amaren hiru izarreko jatetxea– itxi zutenez geroztik Raülek izandako ibilbidearen zati bat erakusten digu dokumental honek.

BIOGRAFIA

Ángel Parrak (Madril, 1978) RTVEko Institutuan ikasi zuen eta TVEn hasi zen lanean 1999an. 2009an TVEko kirol-saileko zuzendari eta ekoizle bihurtu zen, eta bertatik Pekin, Londres eta Rio de Janeiroko Joko Olinpikoen zuzeneko emankizunak zuzendu ditu, baita Champions Leagueko eta Espainiako Vueltako programak ere. 2017an Soul dokumentala zuzendu zuen, Eneko Atxa eta Jiro Ono sukaldarien inguruan.

PROGRAMAZIOA
d. 24
18:45h.
Aretoa: Principe, 9
J.B. (espainiera, katalana) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak espainieraz
 Aurkezpena 
d. 25
22:45h.
Aretoa: Principe, 2
J.B. (espainiera, katalana) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak espainieraz
d. 26
16:00h.
Aretoa: Trueba, 1
J.B. (espainiera, katalana) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak espainieraz
FITXA
Zuzendaria
Ángel Parra
Gidoia
Pedro Peira
Ekoizpena
Festimania Pictures
Pedro Peira
Salmentak
Festimania Pictures
Argazkia
Sergio de Uña
Muntaketa
Carmen de Couto
Musika
Toni Balam
Parte-hartzaileak
Carme Ruscalleda, Ferrán Adrià, Raül Balam, Paquita Rexach, Lolita Rexach, Toni Balam
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
75 m.
Herrialdea
Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea