Ricard Camarenaren sukaldaritza Valentziako baratze-produktuetan oinarrituta dago. Zaporeen arteko harmonia etengabe bilatzen du chefak, eta kritika liluratu eta mugak gainditu ditu bilaketa horrek. Jatetxeen kudeatzaile Mari Carmen Bañulsekin talde banaezin bat osatzen du, baina ezbehar handiak gainditu behar izan dituzte arrakasta erdiesteko; arrakasta horren adierazgarri, bi Michelin izar lortu dituzte, eta Espainiako Gastronomia Sari Nazionala eman diete duela gutxi. Bikoteak unerik orekatuena bizi du. Orekatua? COVID-19ak erronka berri bati sortu die: jatetxeak berriz irekitzea, "normaltasun berriaren" ziurgabetasunarekin. Pandemiatik kanpo, baratzeak bere hazkunde-ziklo naturalari jarraitu eta zapore-etorkizun berri bat eskaintzen dio chefari.
Óscar Bernàcerek (Palma, Espainia. 1978) Las zapatillas de Laura (2009), Desayuno con diadema (2012), Bikini (2014), Apolo81 (2015) eta Stanbrook (2020) film laburrak idatzi eta zuzendu ditu, eta 160 sari baino gehiago lortu ditu. Halaber, El hombre que embotelló el sol (2016) eta Los que busamos (2019) –SEMINCIn estreinatua– film luze dokumentalak ere idatzi eta zuzendu ditu. Telebistan La Forastera fikziozko telesaila eta Cuineres y cuiners telesail dokumentaleko hiru denboraldi zuzendu ditu, Ricard Camerena sukaldariarekin. Zuzendariak eta Valentziako chef ospetsuak hiru urtean elkarrekin egindako lanari buru ematen dio La receta del equilibriok.