John Petersen Eric mutil-lagunarekin eta Monica bien alabatzakoarekin bizi da Kalifornian. Willis haren aitak, nekazari tradizional eta kontserbadorea, Los Angelesera bidaiatzea erabaki du, eta Johnen etxean geratuko da erretirorako tokirik egokiena aurkitu arte. Etxean dagoen bitartean, aita-semeen munduek talka egingo dute bortizki, eta zauri zaharretan zirikatzea eta beste batzuk irekitzea ekarriko du, elkar onartu eta barkatzeko bidaian.
Witness (Peter Weir; 1985) filmean egin zuen agerpen txikiaz geroztik, Viggo Mortensenek (Watertown, New York. AEB. 1958) filmografia luzea sortu du, hirurogei film ingurukoa; hauek dira nabarmentzekoak: Carlito’s Way (Brian de Palma; 1993); The Lord of the Rings trilogia (Eraztunen Jauna, Peter Jackson); A History of Violence (David Cronenberg; 2005); Eastern Promises (David Cronenberg, 2007), zeinak Donostia Zinemaldia estreinatu zuen; Captain Fantastic (Matt Ross, 2016); eta Green Book (Peter Farrelly, 2018). Azken hiru film horietan askore gisa egindako lanagatik Gizonezko Aktore Onenaren Oscarrerako izendapen bana izan zuen. Falling, Mortensenek zuzendutako lehen filma, Sundancen estreinatu zen eta Cannes 2020ko hautaketa ofizialaren parte da.