Biziminak zinema dokumentala dantzarekin hibridatzen du. Pieza independente batzuen bidez, kontakizun bat osatzen da, eta bertan topatzen dute elkar gaur egun hainbeste kostatzen zaizkigun emozioek: distantzia, besteen falta sumatzea, grina, komunitate-sentimendua, ezintasuna, isolamendua, nahasmena, itxaropena. Koreografiak hobeki sentiarazteko eta lagun egiteko balio duen kontakizun bat taxutzen du.
Pablo Iraburuk (Iruñea, Espainia. 1969) eta Migueltxo Molinak (Iruñea, Espainia. 1978) Pura vida (2012), Muros/Walls (2015) eta Elkarrekin-Together (2017) dokumentalak zuzendu dituzte, azken hori Igor Otxoarekin batera, eta guztiak Zinemiran aurkeztu dituzte. Arena Comunicación Audiovisual sortu zuenetik, Iraburuk NBErako, Bartzelonako Forumerako eta Medicus Mundirako dokumentalak filmatu ditu mundu osoan. Zabaltegin estreinatu zen Nömadak Tx (2006) filmaren ekoizlea eta zuzendarietako bat izan zen. Molina Arena Comunicaciónek ekoitzitako lanen gidoilari, argazki-zuzendari eta zuzendari izan da. Desafío 14+1 (TVE, 2011) programaren errealizadorea ere izan zen. Jon Maya (Errenteria, Gipuzkoa. 1977) Kukai Dantza taldeko zuzendaria, dantzaria eta koreografoa da, eta Oskara (2016) film luzean parte hartu zuen. Bizimina da zuzendu duen lehen filma.