Mito eta munstroak aztertzen dituen Lionel Frost ikertzaileak izaki bitxi eta atsegin bat ezagutuko du, azkena bere espeziean, Mr. Link izenekoa. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia liluragarri eta dibertigarri bati ekingo dio, bere lehengusuak –aspaldi desagertutako Yetiak– aurkitzeko prest. Adelina Fortnight abenturazale porrokatuaren laguntza izango dute, hark izanik Yetien kokapena erakusten duen mapa ezagun bakarra. Elkarrekin, helmugara iristeko arrisku ugariri aurre egingo diete.