Irisek Renata –iragan bereziko neska gazte bat– ezagutu eta berehala sentituko du harengatiko erakarpena. Beldurrak gainditu eta segurtasun-faltari aurre egin beharko die bere lehen maitasuna bizitzeko. Samurtasunez beteriko istorioa, oso kontrako ingurune batean, non desioak forma asko hartzen baititu iluntasunean eta hizkimizkiek arma bihur baitaitezke.
Clarisa Navas (Corrientes, Argentina. 1989) Ikus-entzunezko Arteetan lizentziatu zen Argentinako Arteen Unibertsitate Nazionalean (UNA). 2017an zuzendu zuen bere lehen film luzea, Hoy partido a las 3, zeinak zinema-jaialdi ugaritan hartu baitzuen parte, hala nola BAFICIn, Biarrizkoan, Limakoan eta Valladolidekoan. Bigarrena, Las mil y una, Donostia Zinemaldiko Koprodukzio Fororako hautatu zuten 2018an, Panorama sailean aurkeztu zen Berlingo zinema-jaialdiko aurreko edizioan, eta Film Onenaren Saria irabazi zuen Jeonjuko zinema-jaialdiko nazioarteko lehiaketan.