1920, Mexiko eta Belize arteko muga. Maien oihanaren barne-barnean, non legerik ez dagoen eta mitoak nagusi diren, Mexikoko txikle-langileen talde batek Agnes topatuko du, gazte belizetar eder eta misteriotsu bat. Agnesen presentziak tentsioa eragingo du gizonen artean, eta haien fantasia eta desioak areagotzeaz gain. Indar berrituarekin egingo diote aurre beren patuari, konturatu gabe Xtabay esnatu dutela, oihanaren bihotzetik zelatan dagoen elezahar bat.
Yulene Olaizolak (Mexiko Hiria, 1983), bost film luze zuzendu, idatzi eta ekoitzi ditu. Lehenengoa –Intimidades de Shakespeare y Victor Hugo (2008)– BACIFIn estreinatu zen eta Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos Sailean lehiatu zen, non aipamen berezia eman baitzioten. Harrez geroztik fikziozko lau film zuzendu ditu: Paraísos artificiales (2011) Rotterdamgo Zinema-jaialdian estreinatua; Fogo (2012), Cannesko Zinema-jaialdiko Quinzaine des Réalisateurs sailerako hautatua; Epitafio (2015), Tallinngo Black Nights Zinema-jaialdian emana; eta egileakn zuzendutako azkenekoa, Selva trágica, Veneziako Zinema-jaialdiko Orizzonti sailean aurkeztua.