Verónica modeloa da, sare sozialetan oso ezaguna eta nazioarteko futbol-izar batekin ezkondua; alabaina, zorigaitza pairatzen hasiko da bere lehen alabaren hilketari (hamar urte lehenago gertatua) buruzko ikerketan susmagarri nagusia dela jakitean. Ikerketak eragingo dion presioa dela eta, bere harremana apurtzear egongo da, eta jelosia sentitzen hasiko da bere alaba jaioberri Amandagatik.
Leonardo Medel (Concepción, Txile. 1983) Txileko Zinema Eskolan graduatu zen. Merced ekoiztetxearen sortzaileetako bat, lan ugari zuzendu ditu: SantaLucia.Zip (2004) eta Bubble Wand (2006) film laburrak; Papá o 36.000 juicio de un mismo suceso (2008), Lais (2013) eta Milf (2014) proiektu interaktiboak; Constitución (2016) eta Hotel Zentai (2018) errealitate birtualeko proiektuak; eta Coach (2015) eta La Verónica fikziozko film luzeak. Gainera, The Bubble-Wand Remixes (2009) film kolektiboan bi film laburrekin parte hartu zuen.