"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Arousa uhartea, 1971ko abuztua. Uhartearen itxurazko normaltasunean, biztanleen sekretuak susmatu daitezke, agerian utzi ezin diren egia xuxurlatuak. María 40 urte inguruko emakume handia da eta emakumeei erditzen laguntzen die, beren izerdiaz eta gorputzaz laguntzen diela uzkurdura, ahalegin eta erditze bakoitzean. Batzuetan, gaueko isiltasunean, abortu klandestinoak egiten ditu. Goiz batean, Mariari neska gazte baten heriotza leporatuko diote eta uhartetik ihes egin beharko du. Horrela, Maríak lehorretik ihes egingo du, Galizia eta Portugal lotzen dituen kontrabando-ibilbideetako batetik muga zeharkatzeko asmoz.