Celia 11 urteko neskatoa Zaragozako moja-eskola batean ikasten ari da eta amarekin bizi da. Brisa ikaskide berria da, Bartzelonatik etorria, eta bizitzako etapa berri baterantz bultzatuko du: nerabezarorantz. Bidaia horretan, 1992ko Expoaren eta Joko Olinpikoen Espainian, Celiak bizitza egia eta gezurrez osatuta dagoela jakingo du.
Pilar Palomerok (Zaragoza, Espainia. 1980) Sonrisas (2005), Niño Balcón (2009), Chan Chan (2012), Noć (2015) eta La noche de las cosas (2016) film laburrak idatzi eta zuzendu ditu. Zimsko Sunce (2017) film ertaina eta Horta (2017) sormenezko dokumentala ere sortu ditu. 2013an, Béla Tarr zuzendari hungariarrak Sarajevoko Film Factory lankidetza-proiektuan parte hartzeko aukeraturiko 16 zinemagileetako bat izan zen Palomero. Telebistarako gidoilari gisa ere lan egin du, eta Rotterdamgo Zinema-jaialdian estreinatutako Chaco (Diego Mondaca, 2020) film luzearen gidoigileetako bat da. Egilearen lehen film luzea, Las niñas, Berlingo Zinema-jaialdiaren Generation Kplus sailean aurkeztu zen eta Film Onenaren Urrezko Biznaga eskuratu zuen Málagako Zinema-jaialdian.