45 urte betetzear dagoela, Rosa beti besteengatik eta besteentzat bizi izan dela konturatuko da, eta botoi nuklearra sakatu, dena pikutara bidali eta bere bizitzaren agintea hartzea erabakiko du. Hori baino lehen, oso konpromiso berezi bati ekin nahiko dio: bere buruarekin ezkontzea. Laster jakingo du bere aitak, anai-arrebek eta alabak beste plan batzuk dituztela, eta bizitza aldatzea ez dela hain erraza familiaren planetan ez badago. Bere buruarekin ezkontzea izango da inoiz egin duen gauzarik zailena.
Icíar Bollaínek (Madril, 1967) film hauek zuzendu ditu: Hola, ¿estás sola? (1996); Flores de otro mundo (1999), Cannesko Semaine de la Critiquen saritua; Te doy mis ojos (2003), zeinaren bi protagonistek Zilarrezko Maskor bana irabazi zuten Donostia Zinemaldian, filmak zazpi Goya sari eskuratzeaz gain; Mataharis (2007), zeinarekin berriz ere lehiatu zen Donostian. También la lluvia (2009), Panorama saria irabazi Berlinalen; En tierra extraña, Donostia Zinemaldiko Emanaldi Berezietan aurkeztua; El Olivo (2015), Emakumezko Errebelazio-aktore Onenaren Goya saria; eta Yuli (2018), Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria Donostian. La boda de Rosa filmak Epaimahaiaren Saria eta Zilarrezko Biznaga eskuratu zituen Málagako Zinema-jaialdian.