Doña Olgak kabaretaren munduan egin du lan 45 urtean baino gehiagotan, eta orain La Mami da, Barba Azul kabaret ospetsuko emakumeen komunen arduraduna. Gauero zaindu egiten ditu lokalean bezeroentzat dantza egiten lan egiten duten neskei. Neskentzat, komuna konfiantza-burbuila bat da Barba Azulen barnean. Gaur emakume berri bat iritsi da komunera; seme bat gaixo du eta lana behar du.
Laura Herrero Garvínek (Toledo, Espainia. 1985) Sorkuntza Dokumentaleko masterra ikasi zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. 2010ean, Mexikora joan zen zinema ikastera eta dokumental-proiektuetan zuzendari eta argazkilari gisa lan egitera. Son duros los días sin nada (2012, Laura Salasekin) eta El remolino (2016) –Locarnoko Zinema-jaialdian estreinatua– film luze dokumentalak zuzendu ditu, baita hogei bat film labur ere, dokumentalak horiek ere. Mexikon, zinemagileen Emergenciamx kolektiboko kide da Laura, La Sandía Digital (Laboratorio de Cultura Audiovisual A.C.) taldearen bazkide sortzaileaz gain. La Mami 2016ko Koprodukzio Fororako hautatu zuten Donostia Zinemaldian.