Berealdiko gatazka bi ahizparen artean. Gaitzespen- eta maitasun-une bat. Bizitza osorako zerbait gorputz beretik atera ziren baina zeharo desberdinak diren bi izakiren artean. Lotuta. Alabaina, kontrakoak. Hiltzerainoko borroka. gorputzez gorputz. Ahizpa horiek gure ahizpak edo arrebak dira. Guztiok barnean daramagun jendetza dira. Jendetza horri exijentzia deritzo, egia, borroka. Escenario 0 telesaila osatzen duten sei kapituluetako lehena da Hermanas.
Pascal Rambert (Niza, Frantzia. 1962) antzerkigile, koreografo eta zinema-zuzendaria da. Antzerkirako egin dituen lanak hainbat hizkuntzatara itzuli eta hainbat hizkuntzatan estreinatu da, sari garrantzitsuak eskuratzeaz gain. Zinemarako, Quand nous étions punk (2004), Car Wash (2005), Début (2006) Avant que tu reviennes (2008) eta Premier anniversaire (2009) film laburrak zuzendu ditu. Diego Postigok (Brusela, 1974) La China (2005), Run a Way (2012), Ruido (2013) eta Mi padre, lanzador de peso de la RDA (2025) film laburrak zuzendu ditu, zeinak nazioarteko lehiaketetan sarituak izan diren.