tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Sailak eta filmak
Arima
Made in Spain

Halako batean bi kanpotar iristean bizitza aldatuko zaien lau emakumeren eta neskato baten istorioa da Arima. Kanpotar batek ihes egin eta herrian ezkutatuko da, existitzen ote den inork ez dakien izaki iheskor eta ikusezin baten antzera. Besteak, zaurituta dagoen gizon armadun batek, emakumeen bizitza hainbat modutan asaldatuko du. Benetakoaren eta irudimenezkoaren arteko mugan higituko da, amesgaiztoaren eta ametsaren artean, beldurraren eta desioaren artean, misterioz blaituriko istorio batean.

BIOGRAFIA

Jaione Camborda (Donostia, 1983), Pragako eta Municheko zinema-eskoletan (FAMU eta HFF, hurrenez hurren) ikasi zuen eta geroago Galiziara joan zen, non Proba de axilidade (2015), Nimbos (2015), Lilit (2015) eta Rapa das bestas (2017) film-laburrak zuzendu zituen; jaialdi askotan egon eta hainbat sari jaso dituzte bere film laburrek. Arima da egilearen lehen film luzea, eta Zuzendari Onenaren Saria irabazi zuen Sevillako Europar Zinemaren Jaialdiko Nuevas Olas sailean, besteak beste. Bere bigarren film luzea ari da lantzen, El cuerno del centeno, zeina Ikusmira Berriak programan hautatu zen.

PROGRAMAZIOA
d. 19
16:45h.
Aretoa: Principe, 2
J.B. (galegoa) azpitituluak espainieraz eta elektronikoak ingelesez
 Aurkezpena eta Hitzaldia 
d. 20
16:45h.
Aretoa: Principe, 6
J.B. (galegoa) azpitituluak espainieraz eta elektronikoak ingelesez
FITXA
Zuzendaria
Jaione Camborda
Gidoia
Jaione Camborda
Ekoizpena
Esnatu Zinema
Jaione Camborda
Salmentak
The Open Reel
Banaketa
Esnatu Zinema S.L.
Argazkia
Alberte Branco
Muntaketa
Marcos Florez
Musika
Juan Carlos Blancas
Antzezleak
Melania Cruz, Tito Asorey, Nagore Arias, Iria Parada, Rosa Puga Davila, Mabel Rivera
Iraupena
77 m.
Herrialdea
Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea