1921eko urtarrilaren 2ko goizaldea. 260 pertsona daramatzan Santa Isabel ontzia Galiziako Sálvora uharteko kostalde malkartsu eta gogorraren aurrean hondoratuko da Buenos Aireserako bandan. Uhartean gizonik ez dagoenez, bertako hiru emakume gaztek –Maríak, Josefak eta Ziprianak– erreskatera joatea erabaki eta 48 pertsona salbatuko dituzte, baina ekintza heroiko hura oso garesti aterako zaie. Jazoera horien ondoren, Argentinako kazetari bat, León, Sálvorara joango da, urperaketaren berri ematera. Apurka-apurka konturatuko da gau hartan kasualitate gehiegi gertatu zirela uhartean, eta norbaitek urperaketa nahita eragin zuelako susmoa ere izango du. Ezer ez da berdina izango. Urperaketak uharteko bizitza betiko astindu eta aldatuko du. Benetako gertaeretan oinarritua.
Paula Cons Varela (Coruña, Espainia. 1976) Agallas Films ekoiztetxeko edukien zuzendaria da. Continental Producciones taldeko eduki-zuzendaria izan zen, non Eduardo Barreiros, el Henry Ford español (2011) tv moviearen ekoizpen exekutiboaz arduratu zen eta Xente con Xente, Na túa pel eta 13 badaladas programak sortu zituen. Kazetari gisa, Tele5, Cuatro, Antena3, TVE2 eta TVG kateetan lan egin du. La batalla desconocida –SEMINCIko DocsEspaña lehiaketan lehiatu zena– (2017) eta El caso Diana Quer, 500 días (2018) dokumentalak idatzi eta zuzendu ditu TVGrako. Lobos sucios (Simon Casal, 2015) filmaren eta El futuro de la mente (Ruth Chao, 2019) dokumentalaren gidoilari eta ekoizle exekutiboa ere bada.