Javier senar-koinata moduko bat da. Etxea eta haurrak zaintzeak dakarrenaz batere arduratu gabe, ondo baino hobeto daki zer egin behar den eta honelako esaldiak esaten dizkio emazteari etengabe: "Ez dakizu zeure burua antolatzen" edo "ez jarri urduri"; emaztea huskeriengatik larritzen dela uste baitu. Emazteak bidaia bati ekin eta bikotearen bost seme-alabekin (lau eta hamabi urte artekoak) bakarrik utziko du Javier: orduan egin beharko dio aurre errealitateari. Etxean sortzen den egoera kaotikoak bilakaera komikoa izango du pixkanaka, erabateko hondamendi izateraino; alabaina, aukera emango die aitari eta seme-alabei elkar ezagutzeko eta elkarrekin ondo pasatzeko, lehen aldiz beren bizitzan. Bizitza betiko aldatuko dien esperientzia izango da.
Santiago Segurak (Madril, 1965) aktore gisa egin du lan Espainiako zinemak gaur egun dituen zuzendari garrantzitsuenetako batzuentzat. 1989an zuzendu zuen bere lehen lana, Relatos de la medianoche film laburra, eta lau urte geroago Fizkiozko Film Labur Onenaren Goya saria eman zioten Perturbadorengatik. Torrente, el brazo tonto de la ley (1998 izan zen bere lehen film luzea, zeina Espainiako Zinemaren film arrakastatsuena izan zen ordura arte, eta zeinarengatik Zuzendari Berri Onenaren Goya saria jaso zuen. Sagarekin jarraitu zuen Segurak, eta Torrente 2: Misión en Marbella (2001), Torrente 3: el protector (2005), Torrente 4: Lethal Crisis (2011) eta Torrente 5: Misión Eurovegas (2015) filmak zuzendu zituen. Saga hartatik kanpo, Padre no hay más que uno (2019) eta haren ondorengoa, Padre no hay más que uno 2: La llegada de la suegra (2020), zuzendu ditu.