Javierrek Amelia Garayoaren biografia nahasia ezagutuko du bere argitaletxe txikian liburu bat jaso ondoren. Idealek mugituta, bizitza osoa atzean utzi eta askatasunaren alde borrokatzeko gai izan zen Amelia. Bizitza markatu zioten lau gizonekin –Santiago (bere senarra), Pierre, Albert eta Max– topatu ondoren, XX. mendeko historiako gertaerarik garrantzitsuenetan nahasiko da emakumea: altxamendu frankista, Berlin hiriaren askapena, Stalinen garaiko komunisten gorakada Moskun, Varsoviako ghettoen basakeria, il Duceren azken urteetako Erroma, eta Alemania naziaren gainbehera naziek harturiko Atenasen.
Eduard Cortések (Bartzelona, Espainia. 1959) 2002an zuzendu zuen bere lehen film luzea, La vida de nadie, eta Zuzendari Berri Onenaren Goya sarirako izendatu zuten. 2005ean, Otros días vendrán zuzendu zuen, Jatorrizko Gidoi Onenaren Goya sarirako izendapena jaso zuena. El payaso y el Führer (2007) telefilmarekin aintzatespena lortu zuen nazioarteko jaialdi ugaritan. Bi urte geroago Ingrid (2009) estreinatu zuen, Sitgeseko Zinema-jaialdiko Sail Ofizialean parte hartu zuena. 2011n The Pelayos zuzendu zuen, Málagako Zinema-jaialdian estreinatua, eta 2012an Iberoamerikako Film Onenaren Zilarrezko Kondorra jaso zuen ¡Atraco! filmarekin, zeina Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zen, lehiaketatik kanpo. Dime quién soy Movistar+erako telesaila da, Julia Navarroren izen bereko eleberria egokitzen duena.