Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina eratzainak iristean, ez da hezurrik egongo. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu. Zuzendariaren bigarren film luzea.
Imanol Rayok (Iruñea, 1984) Zinema Zuzendaritza ikasi zuen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan, eta Idazketa Zinematografikoa Urnietan, Michel Gaztambiderekin. 2011n lehen film laburra zuzendu zuen, Bi Anai, Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta, zeinarengatik Zinemira saria jaso baitzuen Donostia Zinemaldian. Hil-Kanpaiak da bere bigarren filma.