Olak Irlandara bidaiatu behar du bere aitaren gorpua Poloniara eramateko, eraikuntzan lanean ari zela hil zen eta. Olak ez du interes handirik aitarengan, soilik jakin nahi du ea aitak agindu zion kotxerako behar zuen dirua aurreztu ote zuen. Atzerriko burokraziari aurre egiteko bere maltzurkeriaz baliatzen den bitartean, Ola bere aita ezagutzen hasiko da. Zuzendariaren bigarren filma.
Piotr Domalewski (Łomża, Polonia. 1983) zuzendari, gidoilari eta aktorea da. Bere film laburrak Europako hainbat jaialditan saritu dituzte. Obcy (Stranger, 2013) filmak Grand Prix saria jaso zuen Varsoviako Cinemaforumean eta 60 kilo niczego (60 Kilos of Nothing, 2017) lanak Film Labur Onenaren saria Triesteko Zinema-jaialdian. 2017an zuzendu zuen bere lehen film luzea, Cicha noc (Silent Night), zeinak Grand Prix saria eskuratu baitzuen Gdynian, baita Film Onenaren, Zuzendari Onenaren, Gidoi Onenaren eta Urteko Aurkikuntzaren Golardoak ere Zinema Poloniarraren Sarietan. Jak Najdalej Stąd egilearen bigarren film luzea da.