Phuong, An eta Nhu hogei urte inguruko emakume vietnamdarrak dira. Ikastun tekniko gisa ziharduten lantoki batean, baina handik ihes egin eta legez kanpoko egoiliar bihurtuko dira hirurak Japonian. An bitartekari batekin harremanetan jarriko da, lana aurkitzen lagundu diezaien. Bitartekari horrek arrantzale baten txabolara −izotzez estalita dagoena− eramango ditu, bizitzeko leku bat izan dezaten lanaren truke. Pozik daude, gainera, zutena halako bi delako oraingo soldata. Lanean hasi eta Phuong min izugarria hasiko da sentitzen halako batean. Kezkatuta, Anek eta Nhuk ospitalera eramango dute Phuong, baina han ez dute gaixoa onartuko, identifikazio-txartelik ez dutelako. Zuzendariaren bigarren film luzea.
Akio Fujimotok (Osaka, Japonia. 1988) Osakako Ikusizko Arteen Akademian zinema-zuzendaritzaren oinarriak ikasi zituen eta ikasleen filmen saileko hautaketa-batzordeko buru gisa egin zuen lan Narako zinema-jaialdian. Psychedelic Family (2013) eta Bleached Bones Avenue (2020) film laburrak eta Boku no kaeru basho (Passage of Life, 2017) film luzea zuzendu ditu. Umibe no kanojotachi Fujimotoren bigarren film luzea da.