O-bok 61 urteko emakumeak itsaski-denda bat izan du, hamarkada luzez, arrain-merkatu batean. Egun batean, bere alaba In-aeren aita-amaginarrebak izango direnekin elkartuko da, lehenbizikoz. Gau hartan, O-bok bortxatuko du Gi-taekek. Hasieran, ezer gertatu ez zelako itxurak egin eta bere bizitzarekin beti bezala jarraitzen saiatuko da O-bok. Handik gutxira, In-aeri aitortuko dio bortxatu egin dutela. Poliziak Gi-taeki deituko dio, ikertzeko, eta gertakariaren istorioa merkatuan zabaltzen hasiko da. Opera prima.
Kim Mi-jok (Jeonju, Hego Korea. 1989) Dankookeko Unibertsitateko Zinema Eskolan ikasi zuen. Besteak beste, Tongue (2017) eta Disgusting Family (2019) film laburrak zuzendu ditu. Gal-Mae-Gi bere lehen film luzea da eta Sari Handia (Wavve Award) jaso zuen Jeonjuko Zinema-jaialdiaren azken edizioko Korean Competition sailean.