Gutun misteriotsu batzuk kazetari gazte baten eskuetara iristen dira. Beti sinatu gabe. Beti Lucía izeneko neska bati eskainiak. Mezuetan, 1958ko udan Jerez de la Fronterako mahastietan gertatu zen maitasun, adiskidetasun eta traiziozko istorio bat kontatzen da. Betiko maitasuna, 40 urte igaro badira ere, protagonistek ahaztu nahi ez dutena. Zenbait unek bizitza osoan irauten dute.
Carlos Sedesek (Coruña, Espainia.1973) 90eko hamarkadaz geroztik egin du lan hainbat enpresatan, adibidez, CTV eta Voz Audiovisual konpainietan; izan ere, Voz Audiovisualen errealizadore gisa egin zuen lan Televisión de Galicia karterako telesailetan: Mareas vivas, Terra de Miranda, As leis de Celavella, A vida por diante eta Padre Casares. Madrilera iristean, Grupo Ganga Producciones ekoiztetxean Patricia Marcos: Desaparecida zuzendu zuen. Hortik aurrera, Bambú Producciones ekoiztetxeari oso lotuta egin du lan, eta telesail hauek zuzendu ditu bertan: Guante Blanco, Gran Reserva, Gran Hotel, Hispania, Imperium, La embajada, Velvet, Las chicas del cable, Fariña y Altamar. 2014an bere lehen film luzea zuzendu zuen: El club de los incomprendidos.