tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko


Pentsamendua eta eztabaida
Pentsamendua eta eztabaida
Zinemaldia 70
Zinemaldia 70
European Film Forum
European Film Forum
Zinemaldia & Technology
Zinemaldia & Technology
Eztabaidak
Eztabaidak

Zinemaldiak ezagutza partekatzeko izaera agerian uzten du Pentsamendua eta eztabaida ekimenaren bidez; zinemari buruz industria, sormen eta prestakuntzaren ikuspegitik hitz egitea sustatzen duen jarduera sorta, eta sortzaileen, ekoizleen eta banatzaileen artean hitzarmen- eta negozio-aukerak sortzeko programak. Esparru horren barnean daude, esaterako, eskola magistralak, akreditaziodunei eta gainerakoei irekita daudenak, baita zinema-industriako profesionalei eta komunikabide espezializatuei berariaz zuzendutako jarduerak ere, adibidez, sektoreko gai garrantzitsuenei buruzko solasaldiak, Zinemaldia & Technology aurkezpenak eta zinema-jaialdietako programatzaileen topaketak.

Zinemari buruz pentsatzeko eta eztabaidatzeko arloan urte osoan egiten dira jarduerak Elias Querejeta Zine Eskolan (EQZE), Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta. Bertan, Zinemaldiak, Tabakalerak eta Euskadiko Filmategiak pentsamendu, ikerketa, praktika esperimental eta prestakuntza-berrikuntzako zentro bat taxutu dute, zinemaren iragana, oraina eta geroa ardatz direla. EQZErekin izandako lankidetzaren fruituetako bat da Zinemaldia 70. Historia posible guztiak ikerketa-proiektua, artxibategi bizia sortzea duena asmo, Zinemaldiaren iraganaz, orainaz eta geroaz hausnarketa eta eztabaida sustatzeko, 1953az geroztik kontserbatutako dokumentuen funtsen bitartez (eskutitzak, argazkiak, filmak, prensa, liburuak…).

 
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea