Japonia, 1940. Bigarren Mundu Gerra hasi aurreko gauean, Yusaku Fukuharak, tokiko merkatari batek, gauzak okerreko nodabidea hartzen ari direla sentituko du. Satoko emaztea etxean utzi eta Mantxuriara joango da ilobarekin. Han, Yusaku gertakari anker baten lekuko izango da kasualitatez, eta munduari ezagutzera ematea erabakiko du. Hasieran egoera gaizki ulertuko du emazteak, baina senarraren benetako asmoak ezagutu ondoren, edozer egingo du haren segurtasuna eta zoriontasuna bermatzeko.
Kiyoshi Kurosawa (Kobe, Japonia. 1955). 1983an debutatu zuen Kandagawa inran censo (Kandagawa Wars) filmarekin eta nazioarteko ospea lortu zuen Curerekin (1997). Zuzendariaren filmografia zabalak lan hauek biltzen ditu: Korei (Pulse, 2001), Cannesko Un Certain Regard sailean aurkeztua, eta FIPRESCI saria jaso zuena; Akarui mirai (Bright Future, 2002), Cannesko Sail Ofizialean lehiatu zena; Sakebi (Retribution, 2006), Venezian lehiaketatik kanpo aurkeztu zena; Shokuzai (Penance, 2012), Donostiako Zabaltegin emana; Tokyo Sonata, Epaimahaiaren Saria Cannesen; eta Kishibe no tabi (Journey to the Shore, 2015), Zuzendari Onenaren saria sail berean, zeinetan Sanpo suru shinryakusha (Before We Vanish, 2017) lanarekin ere parte hartu zuen. Wife of a Spy Veneziako azken zinema-jaialdian lehiatu zen.