1850eko hamarkadan, Abigail bere senar Dyerrekin bizi da New York estatu iparraldeko landetxe batean. Urte berri bat hasten ari da, eta Abigailek bere egunkarian idatziz horri buruz hausnartzen duela, bere jokabide estoiko eta gogoetatsuaren eta bere emozio korapilatsuen artean kontraste nabarmena dagoela sentituko dugu, nahiz eta apurka argituz doazen emozio horiek. Udaberria heldu da eta Abigailek Tallie ezagutuko du, bere emozioekin zintzoa den emakume iritsi berri bat, edertasun liluragarrikoa, zeinak ondoko etxalde bat alokatzen duen bere senar Finneyrekin. Bi emakumeen artean oso argia ez den harreman bat sortuko da, baina existitzen zela ez zekiten hutsune bat beteko dute horrela.
Aktore, gidoilari eta zuzendaria, Mona Fastvoldek (Oslo, 1981) The Sleepwalker (2014) film luzearekin egin zuen debuta zuzendari gisa, eta Sundance zinema-jaialdian lehiatu zen opera prima horrekin. Gidoilari gisa The Childhood of a Leader (Brady Corbet; 2015) Vox Lux (Brady Corbet; 2018) eta The Mustang (Laure de Clermont-Tonnerre, 2019) filmen gidoilarietako bat izan da. Aktore gisa, Capo Nord (Carlo Luglio, 2003), Love and Other Impossible Pursuits (Don Roos; 2009) eta Vox Lux filmetan parte hartu du. The World to Come da zuzendu duen bigarren film luzea, zeina Veneziako zinema-jaialdian lehiatu zen.