Juliok eta Anak hamabost urtetik gora daramate elkarrekin. Jada ez dute elkar ikusten edo ukitzen, eta eguneroko borrokak dira orain euren harremanaren funtsa. Gau batean, Anak etxera gonbidatuko du goiko pisuko bikotea, Salva eta Laura, beraiek baino gazteagoak, atsegin eta sinpatikoak; bikote gaztearen hotsa traba bihurtuko dira Julio eta Anarentzat... edo pizgarri? Goiko bizilagunek ezohiko proposamen bat egingo diete, harrigarria, eta hala, laurentzat gehiegizkoa izango den esperientzia bihurtuko da gau hori, esperientzia katartiko.
Cesc Gay (Bartzelona, Espainia. 1967) zinema ikasi zuen Bartzelonan eta New Yorken, non Daniel Gimelbergekin batera zuzendu zuen bere lehen film luzea, Hotel Room (1998), Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean aurkeztua. Film hauek ere zuzendu ditu: Krámpack (2000), En la ciudad (2003) –Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zena–, Ficció (2006), V.O.S. (2009), Una pistola en cada mano (2012) eta Truman (2016); Truman filmarekin, Ricardo Darín eta Javier Cámarak Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuten, ex aequo, Donostian, eta bost Goya ere eskuratu zituen filmak: Film, Gidoi, Zuzendari, Gizonezko Aktore Nagusi, eta Gizonezko Aktore Sekundario Onena. Sentimentalen, egileak Los vecinos de arriba bere antzezlana zinemara eraman du.