Lituania, 1948. Gerra amaitu da, baina herrialdea hondatuta dago. Untė 19 urteko gazte bat da, eta sobietarren okupazioari aurre egiten dion mugimendu partisanoko kide. Ez dute baldintza berdinetan borrokatzen, baina borroka desorekatu horrek biztanle guztien etorkizuna baldintzatuko du. Bizitza deskubritzen den adinean, Untėk indarkeria eta traizioa deskubrituko ditu. Mugak lausotu egingo dira bere gazte grina sutsuaren eta borrokatzeko arrazoiaren artean. Buru eta bihotz arituko da, inozentzia galtzea badakarkio ere...
Šarūnas Bartasek (Šiauliai, Lituania. 1964) 1991n Trys Dienos (Three Days) zuzendu zuen, bere lehen film luzea, Berlingo zinema-jaialdiko Forum sailean estreinatua. Zuzendariaren filmografian honako hauek dira nabarmengarrienak: Few of Us (1996) eta A Casa (The House, 1997), Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean estreinatuak; Freedom (2000), Venezian lehiatu zena; Septyni nematomi žmonės (Seven Invisible Men, 2005), zeina Cannesko Quinzaine des Réalisateurs sailean eman baitzen; Indigène d'Eurasie (Eastern Drift, 2010), Donostia Zinemaldiko Eastern Promises atzerabegirakoan bildua, zeinarekin egilea Berlinaleko Forumera itzuli baitzen; Peace to Us in Our Dreams (2015) eta Frost (2017), biak Cannesko Quinzaine des Réalisateurs sailean emanak. Sutemose Cannesko zinema-jaialdiaren 2020ko hautaketa ofizialean dago, baina azkenean bertan behera utzi da edizio hori, COVID-19a dela eta.