Tallahaseeko (Florida) Familiaren Auzitegi Bateratua adingabeak tartean dauden kasuetan espezializatutako epaitegia da. AEBetan gurasoekin eta seme-alabekin lotutako gaiez arduratzen den auzitegi bakarra da. Familiak auzitegi horretan sartzen dira adingabeekin abusua, abandonua edo zabarkeria leporatu badiete. Legearen arabera, epaitegi honen helburua da familiak ahalik eta azkarren eta ahalik eta modurik seguruenean bateratzea. Filma James Baldwinen hitzetan oinarritzen da: "Jakin nahi baduzu nola administratzen den justizia herrialde batean, hurbildu babesgabearengana eta entzun horien testigantza".
Antonio Méndez Esparzak (Madril, 1976) Estatu Batuetan egin du lan zuzendari gisa. Yamira (2006) eta Una y otra vez (2009) film laburrak zuzendu zituen. Una y otra vezek sari hauek lortu zituen, besteak beste: RTVEren Versión Española-SGAE saria Espainiako Film labur Onenari, DGA Student Award Ekialdeko Kostaldeko Latindar Zuzendari Onenaren saria eta Los Angeles Film Festival zinema-jaialdiko Film Labur Onenaren Saria. Egilearen lehen film luzea –Aquí y allá (2012)– Cannesko zinema-jaialdian estreinatu zen, non Semaine de la Critique sari nagusia jaso zuen, eta Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean aurkeztu zen. Bigarrena, La vida y nada más (2017), Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu eta FIPRESCI saria eskuratu zuen.