Gizon bat biluzik eta mozkortuta agertu da Japoniako telebista-kate batean, Namahage egunean. Egun hori ospatzeko, ogroz mozorrotutako gizonak etxez etxe ibiltzen dira, haurrak ikaratu eta urte osoan txintxo portatu daitezen agintzeko. Tasuku, aita gazte bat, ostrazismora kondenatuko dute, herria eta tradizioa lotsagarri uzteagatik, eta bakarrik egingo du ihes Tokiora. Bi urte geroago, herrira itzuliko da bere emazte ohiarekin eta alabarekin gauzak konpontzen saiatzeko, baina egoera oso gogorra aurkituko du.
Takuma Satok (Tokio, 1977) 2014an zuzendu zuen bere lehen film luzea, Don’t Say That Word, Pia Film Festival zinema-jaialdiko Publikoaren Saria eta Cinema Fan Award saria irabazi zituena eta Busango zinema-jaialdiko New Currents sarirako hautagaia ere izan zena. Halaber, Kowaru hajime teru, hei hei hei hei (Beginning to Break, Hey, Hey, Hey; 2015), Sudden (2017), Happy Happy Saturday (2018) eta Sticks and Stones (2018) film laburrak zuzendu ditu. Nakuko wa ineega egilearen bigarren film luzea da.