Boris Robič gizon arrunta da. Arratsalde batean eraso bortitz bat pairatuko du bere etxean. Polizia ikertzen hasten da baina ez du susmagarririk aurkituko, eta dirudienez, inork ez luke Borisi tiro egiteko interesik izango. Poliziak ikerketa itxiko du, tiroketa zorigaiztoko kasualitatea izan zela sinetsita. Egia jakin nahian, bere kabuz ikertzen hasiko da Boris, eta errudun posibleen bila dagoela, ibilbide tragikomiko batean sartuko da. Izan ere, konturatuko da uste baino jende gehiagok gorroto diola, eta bere bizitzaz duen irudia ilusio bat besterik ez dela.
Darko Sinko (Ljubljana, 1979) Gizarte Zientzien Fakultatean (FDV) eta Liublianako Zinema Akademian (AGRFT) graduatu zen. Lan ugari zuzendu ditu, hala nola Hiške (Little Houses, 2014) dokumentala – Matjaž Ivanišinekin batera– eta Sosolki (Schoolmates, 2015) film laburra, biak nazioarteko hainbat jaialditan erakutsiak. Inventura Sinkoren lehen film luzea da.