Yono, edo Mbah Jhiwo (Arima Zaharra) Kawah Ijen sumendiaren kraterraren hegaletik egunero sufre-harri handiak garraiatzen dituzten meatzarietako bat da. Goiz batean, emazteak familiaren etxea utziko du bat-batean, eta gizonak aspalditik zituen errutinak zeharo aldatuko dira. Sisifo bezala biziko da, etengabeko itzulera batean harrapatua eta emaztea itzultzeko fedeak gidatua; Yonok antzeko gertakariei aurre egin beharko die, eta horien itxura aldatuz joango da Yonoren sinesmenak animismotik islamera eta kapitalismora aldatuz doazen heinean. Etnofikziozko film honek alteritatea aztertu eta aurrerapenaren mitoa zalantzan jartzen du, hegoaldeko uharteen errealitate neokolonialaren testuinguruan.
Alvaro Gurreak (Bartzelona, 1988) subjektibotasunaren sorkuntza eta bestearen ikuskera aztertzen ditu bere lanarekin. Crossboundaries (Centre d'Arts Santa Mònican aurkeztua) dokumental laburra zuzendu du eta 2015etik Swab Barcelona arte garaikideko azokan komisario-lanetan dihardu. Ekonomian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta 2019an Pompeu Fabra Unibertsitateko Sorkuntza Dokumentaleko Masterra amaitu zuen. 2016tik Indonesian bizi da partzialki, non Mbah Jhiwo –bere lehen film luzea– garatu duen, Java ekialdeko landa-komunitate batekin batera.