Nagusia familia burges bateko gaztea da, bizimodu modernoa du eta ez dator bat landa-ekoizlearen estereotipo tradizionalarekin. Baina kezka handi bat du: bere haurtxoaren osasuna. Langilea nagusia baino are gazteagoa da eta lana behar du lehenbailehen, bere familia berria sostengatu behar baitu. Tragedia gertatuko da: langilearen haurtxoa traktore-istripu batean hilko da. Bi gazteren arteko harremanari eta zorionarekin, askatasunarekin eta lanarekin duten harreman bihurgunetsuari buruzko filma.
Manuel Nieto (Montevideo, 1972) Uruguaiko zinemaren belaunaldi berriaren parte da. 2006an idatzi eta zuzendu zuen bere lehen lana, La perrera, Zinema Eraikitzenen izana 2005ean, Horizontes Latinosen aurkeztua 2006an, eta Tiger Award sariaren irabazlea Rotterdameko zinema-jaialdian. El Lugar del hijo (2013) idatzi, zuzendu eta ekoitzi zuen. Torontoko zinema-jaialdian estreinatu eta FIPRESCI saria eskuratu zuen Habanako zinema-jaialdian, besteak beste. El empleado y el patrón da bere hirugarren film luzea.